Funcioak
Euskal Herriko Graduatu Sozialaen Euskal Kontseilua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Graduatu Sozialen Elkargo Ofizialak ordezkatzen eta koordinatzen dituen zuzenbide publikoko korporazioa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan lanbidea ordezkatzeko organoa da.
Bere helburuak betetzeko, lanbidea defendatzera, elkargoen koordinaziora, erakundeen arteko lankidetzara eta gizarteari zerbitzua ematera bideratutako hainbat eginkizun garatzen ditu.
Erakundeen ordezkaritza
Graduatu Sozialen lanbidea ordezkatzea Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan, erakundeetan eta organismoetan, bai eta Espainiako Graduatu Sozialen Kontseilu Nagusian ere.
Elkargo profesionalen koordinazioa
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Graduatu Sozialen Elkargo Ofizialen jarduna koordinatzea, ekimen komunak garatzen lagunduz eta elkargo bakoitzaren autonomia errespetatuz.
Lanbidearen defentsa eta sustapena
Lanbidearen babesa, prestigioa eta independentzia zaintzea, gizartean lanbidearen ezagutza eta aintzatespena sustatuz.
Prestakuntza eta garapen profesionala
Graduatu Sozialei zuzendutako prestakuntza- eta eguneratze-jarduerak bultzatzea.
Erakundeen arteko lankidetza
Administrazio publikoekin, unibertsitateekin eta lan- eta gizarte-arloarekin lotutako beste erakunde batzuekin lankidetza-harremanak izatea.
Parte-hartze arautzailea
Erakunde publikoekin lankidetzan aritzea eta lanbide-jardunari edo Lan Harremanen eta Gizarte Segurantzaren berezko gaiei eragiten dieten arau-proiektuei buruzko txostenak egitea.
Herritarrentzako arreta
Lanaren eta Gizarte Segurantzaren arloan informazio eta orientazio espezializatua eskuratzeko aukera ematen duten ekimenak eta zerbitzuak sustatzea.
Lan-harremanak bultzatzea
Azterlanak, argitalpenak eta jarduerak sustatzea, lan-harremanak eta gizarte-babesa garatzen laguntzeko.