Gasteiz etorb., 18-5
(Epaitegiak)
01008 VITORIA – GASTEIZ
945 147 098
Barroeta Aldamar, 10-1
(Epaitegiak)
48001 BILBO
944 169 609 / 944 235 725
Teresa Kalkutakoaren plaza, 1 Beheko solairua (Epaitegiak)
20012 DONOSTIA
943 467 908
Arreta jasotzeko, bete aldez aurretik formularioa.
Euskal Herriko Graduatu Sozialen Kontseiluak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Graduatu Sozialen Elkargoetako orientabide juridikorako zerbitzuarekin lankidetzan, Herritarren Arretarako eta Gizarte eta Lan arloko DOAKO Informazio Zerbitzua eskaintzen eta finantzatzen du, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailaren diru-laguntzarekin.
Zerbitzu hau langileei, langabetuei, Gizarte Segurantzako zerbitzuaren onuradunei eta, batez ere, gure lurraldeko herritar ahulenei zuzenduta dago.
Herritarren Arretarako eta Gizarte eta Lan arloko Informazio Zerbitzuak doako zerbitzua eskainiko du hurrengo alderdietan: adiskidetze-eskariak; Laneko Ikuskaritzan eta Gizarte Segurantzan aurkezteko salaketa-idazkiak prestatzea; eta Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaile eta autonomoetan aurkezteko aurretiazko erreklamazioak idaztea. Gainera, laneko araudiari lotutako galderei erantzungo die.