Irailak 18 | Soldata Berdintasunaren Nazioarteko Eguna

Urtero, irailaren 18an, Soldata Berdintasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta data horrek gogorarazten digu emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna nominan ere islatu behar dela.

1951n Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) 100. hitzarmenak balio bereko lanagatik ordainsari berdinaren printzipioa ezarri zuenetik, aurrerapen handiak egin dira ordainsari-berdintasunaren arloan.

Espainian, esparru hori arian-arian indartu da neurri hauekin: berdintasun-planak, ordainsarien erregistroak, soldata-auditoriak eta lanpostuak baloratzeko sistemak. Horri gehitu behar zaio 2023/970 (EB) Zuzentaraua, soldata-gardentasunaren arloan eta egon daitezkeen ordainsari-aldeak detektatzeko eta zuzentzeko mekanismoetan aurrera egiten jarraitzen duena.

Baina soldata-berdintasun eraginkorra lortzea ez dago arauen mende soilik. Erakundeen egunerokoan ere eraikitzen da: lanpostuak baloratzeko, ordainsariak ezartzeko, lanbide-sustapenak garatzeko eta irizpide objektiboekin bat ez datozen aldeak hautemateko eta zuzentzeko moduan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Graduatu Sozialaen Kontseilutik balioan jarri nahi dugu, halaber, graduatu sozialek arlo horretan duten zeregina. Lan-harremanei buruz dugun ezagutza zuzenak eta araudiaren aplikazio praktikoan dugun esku-hartzeak egoera bereziki garrantzitsuan jartzen gaituzte ordainsari-berdintasuna lantokietara modu eraginkorrean lekualda dadin laguntzeko.

Izan ere, ordainsari-berdintasuna gauzatzen da printzipio horiek erakunde bakoitzera, lan-harreman bakoitzera eta nomina bakoitzera iristen direnean.

Talentu berdina, aukera-berdintasuna.