Datorren ostiralean, 2026ko urriaren 30ean, EHUko Bizkaia Aretoan, Bilbon, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideari buruzko XII. Jardunaldiak egingo dira, «Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko Berrikuntzak» izenburupean.
Jardunaldia Lan Harremanen, Lan Zuzenbidearen eta Gizarte Segurantzaren arloko profesionalentzako topaketa eta eguneratze gune bat da.
Aurtengo edizioan, besteak beste, sektore publikoko kontratazioaren irregulartasunak eta arrazoizko doikuntzak jorratuko dira, José María Goerlich Peset doktoreak eta Amanda Moreno Solana doktoreak hizlari gisa parte hartuta.
Era berean, mahai-inguru bat egingo da Garbiñe Biurrun Mancisidor eta Beatriz García Celaárekin, Jaime Segalés Fidalgok moderatuta.
Bertaratzea modu presentzialean zein birtualean egin ahal izango da, eta izen-ematea doakoa izango da. Beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, edukiera behar bezala kudeatzeko.
Izen-ematea
Izena emateko formularioa: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfaQVlDMPuPYWKKgwh2tyQtUXQxY29Yll18OZ-OFcSAib1JVQ/viewform
Programa
Jardunaldiaren programa osoa kontsulta daiteke, ordutegiei, ponentziei eta parte-hartzaileei buruzko informazio guztiarekin.